ONARPENA ETA TARIFAK

Favicon de Montessori en Vitoria-Gasteiz para niños y niñas de todas las edades en Pais Vasco

ONARPENA

Onartua izateko irizpideak gurasoen proiektuarekiko konpromezuan datza, baita beren seme-alabak All-day Montessori zikloa eskolan osatu dezan agertzen duten interesean ere. Gelan hiru adin egoteak adin horien arteko oreka eskatzen du. Behin aurrrematrikulazio epea irekita, onarpen prozesua honako hau izan ohi da:

Ate irekien jardunaldira etortzea, edota zuzendaritzarekin biltzea.

Montessori filosofiaren oinarrietara ohitzea.

Eskaera-orria betetzea.

Beharren arabera, gida, guraso eta umearen arteko elkarrizketa bat izatea.

Montessori School Vitoria-Gasteiztik onarpen gutuna jasotzea.

Izena emateko orria eta inprimakia betetzea, eta matrikularen gordailua ordaintzea.

Ikasturtea hasi aurretiko orientazio-bileran parte hartzea.

AURRE-MATRIKULAZIOA

Mila-mila esker Gasteizko Montessorigatik interesatzeagatik!

Matrikula epean gaude, gurekin harremanetan jartzeko montessorivitoria@gmail.com e-helbidera jo.

Aurre-matrikula 2017-2018: pdfword.

Irailean hasteko matrikulak ireki dira, eta Urtarrilean (1 eta 3 urteko geletako haurrentzat badirelako hurrengo gelara igaroko direnik ere, edota urte bateko umeentzat) hasteko ere bai.

10 hilabetetik haragoko umeak onartzen ditugu, 6 urteko haurretara arte, derrigorrezkoa ez den hezkuntza epea.

1-3 eta 3-6 urte arteko ikasgelak eskeintzen ditugu.

2015ko irailean ireki genuen eskola, eta lehen hezkuntzari 2016ko irailean ekingenion

Eskola Gasteizen egongo da eta 2016-17 ikasturtea Salburua auzoan emango dugu.

Toki zabal eta ederra da, kanpoan jolasteko lekuarekin, egunero baratza landuko dugu, kanpoan zein barruan, usaindunekin, menta, albaka, ezkaia, tipulina… Geure etekinetaz eta hazteko prozesuaz gozatuko dugu… Artea eta musika egunero lantzen ditugu, yoga, jokoak eta adiskideetaz gozatzera kanpora joaten gara!

Matrikulaturiko sendiekin Iraileko lehenengo astean elkarrizketak hasiko ditugu.

Gure egitasmoarekin bat egin dezazuen irrikaz gaude.

creatividad-Montessori-vitoria-gasteiz-escuela-infantil
Alumno-Montessori-School-Vitoria
pintando-montessori-vitoria-gasteiz-euskadi-escuela-infantil
matematicas-manipulativas-montessori-gasteiz-vitoria-cocina

TARIFAK

Hileroko tasek hezkuntza, eskola asegurua, sasoiko ekoizkinekin ikasgelan eginiko hamarretakoa (ebakiriko igaliak, bertan egindako zukuak, yogurtak, etxeko ogia…) eta abar barne dituzte. Eskolak egunean zehar edariak, fruituak oinarritzat dituzten aperitiboak eta barazkiak eskeiniko ditu.

Bazkaria haurrek etxetik ekarritako janari osasungarria izango da (termo batean edota eskolan bertan berotzeko).

Ez da libururik erosten, eskola asegurua barne, pedagogia.

Gainerako kuotak

Matrikula-toki erreserba

Arratsaldeko ikasgela (15:30tatik 16:30tara): 30 €/hilabete.

Arratsaldeko ikasgela (15:30tatik 16:30tara): 45 €/hilabete.

(*) Goiz edota arratsaldeko ikasgelak noizbehinka hartzeak egun eta gela bakoitzeko 5€ko kostua  dauka.

Deskontuak

Neba-arrebak: bigarren neba-arrebak hezkuntzan %20ekoa eta %40koa matrikulan.

Ordainketa bakarra: %5eko hezkuntza eta matrikulan (guztia ordainduz gero) eskola urtea hasi baino lehen egiten bada.

(*) Ordainketa konpromezua: Gurasoen beharretara egokitzen gara. Gurekin harremanetan jar zaitez.

Informazio gehiago izateko montessorivitoria@gmail.com-ekin jarri harremanetan.

Montessori Gasteizen egutegia