HAURREN ETXEA

Favicon de Montessori en Vitoria-Gasteiz para niños y niñas de todas las edades en Pais Vasco

Haurren Etxea, izenak berak dioen bezala, haurrentzako etxe bat da, eta hiru eta sei urte bitarteko neska-mutilak batzen ditu gela berean.

Guztia giro hirueledunean (Euskara, Ingelera eta Gazteleraz), beti daude bi heldu gelan, hauetariko baten komunikatzeko hizkuntza bakarra Euskara da eta bestearena Ingelera. Bata zein bestea goiz osoan zehar egongo dira ikasleekin. Bada Gaztelerazko hirugarren laguntzaile bat ere, gelako ikasgaiak aberasteko, gelako hiztegi zientifikoa azaltzeko (loreen zatiak, aberriak, hiriburuak…).

Haurrek bost arlo nagusitan banatzen den inguruaren mantenuan jarrera aktiboa hartzen dute; bizitza praktikoa, zentzumenekoa, hizkuntza, matematika eta kultura (zientzia, historia, musika eta artea barne dira), guztia barne zein kanpokaldean baratza eta pizti zaintzak aberasturik.

Haurren Etxeko  ikasgeletan Montessori tresneri ugari dago eta guztiek ikastea dute helburu. Maitasun handiz zaindutako inguru honek haurraren garapena askatasunera, kontzentraziora, adimen sekuentzialera, orekara, norbere maitasunera, zoriontasunea eta abar luze batera bideratzen du. Mugituz, ikutuz eta esploratuz gelako lanaren zati handia betetzen da.   Zentzumenen garapena sustatzen dugu, matematika aurkezten dugu eta baita hizkuntza kontzeptuak ere. Gainera, eguneroko bizitzan behar dituzten gaitasun erabilgarriak garatzeko ingururik aproposena ekartzen dugu.

manipulativas-montessori-gasteiz-vitoria
pintando-montessori-vitoria-gasteiz-euskadi
null
Montessori-Gasteizen egun arrunt bat
9:00-12:00

Sarrera, oinetako erosoak jantzi. Ikasgelan esperientzia lantresnekin (musika, artea, matematika, geografia, esperimentuak…), ikasgelan askaria prestatu: etxeko ogia, fruitu ebakiak, yogurta, pepino zatitua, umeek egunero sukaldatzen dute (edozein unetan jan dezakete hamaiketakoa, beti dago eskuragarri.

12:00-12:45

Kanpora joan, euriaz gozatu, geure kanpo baratza landu, jolastu...

13:00-13:45

Bazkaria, beti bezala denok batera gelan, gida-irakasleekin unea elkarbanatuz, hitz eginez… bazkaria gozamena da.

13:45-15:30

Gelako esperientzia: ipuinak, abestiak, artea, musika, esperimentazioa, gelako nahiz kanpoko baratzean lan egin, yoga…

Egunero gelan askari osasuntsuak prestatzen dira (pepino ebakia, zatituriko fruituak, zuku naturalak, barazki pateak, etxeko ogia, etxeko gailetak, moztutako arrautza egosia… gaiak zein tresnak beti eskuragarri daude haurrak bere kabuz nahi adina esperimenta dezan, inguru hirueledunean barneraturik Ingelera zein Euskara gelako oinarrizko zati direlarik.

Komunikazioa jariotsua da, aberatsa, umearen ikasketatik, egiten duenaz gozatuz. Senideekin egunero komunikatzen gara eta hiru hilabetean behin kafe pedagogikoak antolatzen ditugu ikasgelan  interesatuta dauden gurasoekin.

Familiekin komunikatzea garratzitsua da, hala izanik gurasoekin bina elkarrizketa egiten dira hiru hilabetean behin, guraso eskolan daudenekin bezela.

matematematicas-manipulativas-montessori-gasteiz-vitoria-aula-infantil

IKASKETA SAILAK

Favicon de Montessori en Vitoria-Gasteiz para niños y niñas de todas las edades en Pais Vasco
Bizitza praktikoa

Ariketa hauek haurraren koordinazioa eta motrizitate fina garatzen laguntzen dute (idazketara bideratuta). Ikaslea Haurren Etxera iristen denean aurkezten zaizkion lehengo jarduerak Bizitza Praktikokoak dira.  Ekintza erakargarri bezain ezagunak zaizkie umeei; kutxak, potoak edo giltzarrapoak ireki eta itxi, ontzi batetik bestera isuri, mahaia garbitu, trapuak… Tresna guztiak haurraren neurri eta indarrera egokituta daude, naturalak dira (beirazkoak, buztinezkoak, egurrezkoak…)- ez jostailuzkoak- eta erakargarriak dira. Ariketa hauek haurrari bere inguruan askatasun handiagoa lortzea erdiesten dute, bere buruan konfidantza handiagoa hartuko duelarik eta hala autoestimu irmoa.

Zentzumenekoa

Zentzumen sailean Maria Montessorik berak gure zentzumen guztietarako diseinatutako tresnak ditugu. Haurrak zentzu bat zein bestea bereizten ditu lanean ari denenan  eta margo, pisu, luzera, egitura, zapore, usain, doinu eta bestelako dimentsioekin sentipenak esploratzen ditu.  Tresna batzuekin bada bigarren maila batetan formula matematikoetara bideratzeko zeharkako asmoa- binomio edota trinomio kuboak esaterako  eta baita Pitagorasen taula ere. Zehaztasun zein zentzumenetaz gero eta gehiago ohartzen den einean kontzentrazioa ere garatzen doa.

manipulativas-montessori-gasteiz-vitoria
matematicas-manipulativas-montessori-gasteiz-vitoria-aula-infantil
Hizkuntza

Hizkuntza jarduerek adin honetako haurren oinarrizko beharrei erantzuten diete. Montessori giroko egunerokoan abesti, olerki, errima, ipuin eta istorioek lekukotasun handia dute. Montessori metodoko Haurren Etxeko ezaugarrietako bat da haurrek idazten irakurtzen baino lehenago ikasten dutela, fonetikoki atzematen dituzten hizkien soinuak aztertzen dituztelako denbora luzez.

Haurra prest dagoenean behar dituen tresna guztiak edukiko ditu hitz zein esaldiak osatzeko. Idazkerak adierazi nahi denarekin lotura zuzena dauka. Irakurketa, besteek pentsatzen dutenarekiko jakin-mina izanik, beranduago hasten da. Bere barruan duena adierazteko gai denean lortuko du.

Matematika

Helduek jarduerak aurkeztu baino askoz lehenago haurrak bizi izan ditu bere gorputz oroimenean barneratzen doazen tamaina eta kopuru ezberdinetako sentsazio fisikoak (zentzumen tresnak) . Haurrari, prest dagoenean eta jakin-mina etorri zaionean, batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketen mundua aurkezten zaio. Beti ere  ukitu eta ikusi dezakeen tresneriaz, abstrakziora azkarregi jo gabe. Pixkanaka, eta Montessori tresnekin asko landu ondoren, haurrak buruzko kalkuluetarako bidea egiten du.

pintando-montessori-vitoria-gasteiz-euskadi-escuela-infantil
matematematicas-manipulativas-montessori-gasteiz-vitoria-aula-infantil
Kultura

Material hauen helburua behaketa ahalmena zorroztea eta inguratzen dituen mundua zabaltzea dira.

Geografia: Lur globoak,  hemisferio eta kontinentetako mapak, Lur eta ur formak, globo eta mapen forma zehatzak, gaiarekin lotutako hiztegidun txartelak , banderak (herriak banderekin identifikatu eta elkartu).

HistoriaEgunak, astea, hilabeteak eta urteak ikastea.   Ordularia (eguneko eta gaueko orduak), urtaroak, urtebetetzeak, denbora lerroak,  Jaialdiak, ospakizunak eta egun bereziak.

BotanikaBotanika bulegoa (zentzumen ariketa), botanika saioak, landarearen zatiak.

Zoologia: Oinarrizko aurkezpen irakaspenak (bizitzarik gabeko bizia, landare eta piztien arteko ezberdintasunak, animalia ornodunak eta ornogabeak, ornodun motak). Arrain, anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztunen kanpo azterketak.

 Gainontzeko zientzia: Ekologia. Astronomia. Anatomia. Makina arruntak. Geologia.
 Musika eta ariketa giroa: Abestiak, mugimendu sortzaileak, erritmoa, musika tresnak, Konposatzaileak, tradiziozko dantzak (herri bakoitzekoak).

Artea: Tenperekin margotu,  ikatza, klerak, markatzaileak, arkatzak, ebaki, itsatsi, buztina, plastilina, josi eta abar. Maisu handien artelanak ikusi

Montessori metodoak zer aukezten du? Ikaslearentzako bere buruarengan konfidantza eskuratu eta lorpen zentzua. HARK LORTU ZUEN!

“¿QUÉ OFRECE EL MÉTODO MONTESSORI? ES UNA CAPACIDAD PARA EL ESTUDIANTE PARA GANAR CONFIANZA EN SÍ MISMO Y UN SENTIDO DE LOGRO.”

matematicas-manipulativas-montessori-gasteiz-vitoria-cocina

3-6 gelan egun bat

null