GURE IKASGUNEA

Favicon de Montessori en Vitoria-Gasteiz para niños y niñas de todas las edades en Pais Vasco

Salburuan hasiko gara, gure ikasleentzako egokitutako toki batean, argitsua, zabala, haurren beharretara moldatua, kanpoan lorontzi handiekin baratzeko lanak egiteko sailarekin, hernamuinekin barneko hortu bat landu ahal izateko, landare usaindunak…

Datozen ikasturteetarako gune zabalak diseinatzen ari gara, 3-6, 6-9, 9-12 urtekoentzako, Montessori eskoletan hala bait dira. 80 metro karratutakoak, zabalak, gardenak, nasai esperimentatzeko handiak… Nazioarteko eskola bermea lortuko dugu.

Ikasguneak AMI (Association  Montessori Internationale)-ren printzipioei jarraitzeko proiekzioa dauka, Montessori Pedagogian trebatu eta espezializatutako profesionalekin. Metodoa ikaslearen autonomiarenganako errespetuan oinarrituta dago, haur bakoitzaren ekimen pertsonalean, exploratzeko eta jakintzen bilaketaren jarduera etengabe batean, ikaslearen autodisziplinan. Metodo honen bitartez haur bakoitzaren gaitasunak indartzen dira. Ikasgela, giroa eta irakaslegoa ezinbestekoak dira Montessori Pedagogia ezartzeko.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva
null

Montessori Gasteizen  zutabeak

Montessori Vitoria-Gasteizen ikasle bakoitza bakarra da, sendiekiko komunikazioa zaintzen dugu, batzarrak antolatuz, eta ikasle guztiak ezagutzeko astia daukagularik ikasturtean zehar antolatzen ditugun kafe pedagogikoetan gai ezberdinak amankomunean jartzen ditugu.

4 zutabe

Montessori metodoaren bidezko hezkuntza AMI eta Asociación Montessori Espainiarrarekin elkarlanean.

Eskola hirueleduna (Euskara, Espainiera, Ingelera).

 Umeak oinez hasten diren unetik, gutxi gora behera urte beterekin, ongi etorriak dira.

“Natura hezkuntza” izadiarekin harremanean lan egiten dute (barneko baratza batean lan egiten da -ernamuinak, lurrindunak…-bai eta kanpokoa ere (fruituak ikusi, loreak bildu…). Gure lehentasun guztiak har ditzakeen etorkizuneko sail bat sortzen ari gara.

Egunero haurrak esperimentaziorako bidea dauka, barruko nahiz kanpoko baratzez gozatzeko, fruituak hazten ikusteko… Gainera, gelako ekintzek bideratuta bizitza guztirako izango dituen ikasketak, gaitasunak, segurtasunak, autoestima, ezagutzak eta abar eskuratuz joango da.

Montessori egitasmoaren bitartez eta Association Montessori Internationale (AMI)-ren printzipioei zintzo, ikasgela bakoitzean ume bakoitzaren barne beharrak asebetetzen dituen giroa eskeitzen da, bai eta bere ahalmenik handienak lortu ahal izateko garapenean laguntza ere. Asociación Montessori Española (AME)-ko kide gara.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva

LA PEDAGOGÍA MONTESSORI  EN RTVE: LA AVENTURA DEL SABER. MÉTODO MONTESSORI

A través de la metodología Montessori y fieles a todos los principios de la Association Montessori Internationale (AMI), en cada aula se ofrece un ambiente que satisfaga las necesidades internas de cada niño así como apoyarlo en el desarrollo de su más alto potencial. Estamos asociados a las Asociación Montessori Española (AME)

Montessori Vitoria-Gasteiz-en ezaugarriak

Ikasgela bakoitzean, beti, Association Montessori Internationale Pedagogian hezitako bi irakasle daude eta bakoitzak ikasleei hizkuntza batean hitz egiten die.

Urte 1-etik  3-rako gelan gida-irakasle batek Euskaraz egiten die eta besteak Ingeleraz.

3-tik 6-rako gelan, Euskarazko eta Ingelerazko material ezberdinak, hiztegi zientifikoa, geografia bi hizkuntzetan ikasiz eta berariazko hiztegi zientifikoa lantzen laguntzeko hirugarren hizkuntza bat, Gaztelania ere bai.

Ingelera eskolako eguneroko bizitzaren zati da, ikasleek berez eta naturalki burutzen dituzten ohiturazko ekintzetan barneratuta dago.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva
null

Erlazionatutako Curriculuma

Montessori pedagogiak elkarren artean erlazionatutako curriculumarekin egiten du lan. Ikasgai ugariko lanak eta jakintzaren alor ezberdinak lotuz, ikasgai isolatuak balira bezala azaldu beharrean begirada orokor bat ekarraraziz.

Curriculum hau etapa bakoitzeko haurren unkiduran barik egoera psikologikoen eta fisikoen gainean hazten da, eta programa ofizialeko helburuak betetzen ditu. Montessori ikasgelan burutzen diren ekintzek garapen eta autonomian laguntzen duten bizipenak eskeintzen ditu, et era berean eduki intelektual zein emozionalen aberastasun handia dakarte.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva
null

Montessori gela-inguru prestatua

Espazioak ikaslearen bizi izandako ikasketa esperientzia baldintzatzen du, horregatik daukagu Montessori doktoreak zientifikoki diseinatu eta zaindutako lekua. Material naturalak, argiak, ordenak, beraien adinari egokitutako materialek, helduak haurrari zuzentzeko moduak… atmosfera lasai bat sortzen laguntzen dute.

Montessori-Gasteizen ikasketarako prestatutako giroa dugu: adin bakoitzerako egokitutako Montessori material sorta oso bana dugu, bai eta pedagogia honetan hezitako hezitzaile-gidak. Faktore guzti hauek umeak bere kabuz lan egin dezan errazten dute.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva
null

Ikasketa prozesua

Haurraren bizipen eta ikaskuntza bide guztiak ikasgelako lana jarraitzen du, haurrak atsegin dituen gauzak eta landu beharko lituzkeenak ezagutzen dituzten eta jarduera eta materialez betetako inguru aberats bat eskeintzen dioten giden begiradapean.

Haurrak, prestaturiko gelarekin harremanean eta elkarbizitzan ikasten du. Bizipenak ditu, erabakiak hartzen ditu, askea da, errakuntzatik ikasten du, aurkikuntza pertsonalak egitearen poztasuna sentitzen du eta horren harira beretzako esanguratsuak izan diren bizipenak errepikatzen, beretzako prestatutako tokian dagoen umea da.

Egunero sasoian-sasoiko produktuekin lan egiten dugu eskolan, hamaiketako orekatu eta elikagarria prestatuz. Umeek beraien gidekin jaten dute ikasgelan, lehenengo urtean bakoitzak etxetik ekartzen du janaria, familia arteko une lasai eta atsegina eraginez.

Slow Food Internacionalen printzipioei jarraituz, elikagaiak erabiliz inguruarekiko elikadura konprometitu eta osasuntsu bat sustatzen dugu.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva

ELKARREKIN BAZKALTZEKO UNEA

Favicon de Montessori en Vitoria-Gasteiz para niños y niñas de todas las edades en Pais Vasco

 Elkarrekin bazkaltzeko unea

Gidekin bazkaltzen da beti, mahaia denon artean jartzen dugu, lore freskoak lorontzietan jartzen dira eta ontziteri guztiak edertasuna dakar. Adiskideekin bazkaltzeko unea da, ikasketa unea, janariaz gozatzekoa, zapore osasuntsu eta elikagarriak dastatzekoa… lasaitasuna eta gozamena zabalduz.