HAURREN ELKARTEA

Favicon de Montessori en Vitoria-Gasteiz para niños y niñas de todas las edades en Pais Vasco

Haurrei ingurune seguru bat eskeintzen diegu arlo guztietan, fisiko nahiz sentipenetan. Inguratzen duen mundua segurtasunez miatzeko aukera eskeintzen diogu haurrari, mugimendua, hizkuntza eta, batez ere, autonomia eta bere buruarenganako segurtasuna garatuaz.

2016ko irailetik aurrera kabia deitzen den esparrua izango dugu, 10 hilabetetik 18 hilabeteko haurrentzako. Ondoren Haurren komunitateko gelara pasatuko direlarik 18 hilabetetatik 2 urte eta erdira.

Orokorrean urtea bete edota oinez hasten direnan egiten dute bat giro honetan hiru urtetararte beste haur batzuekin gunea elkarbanatuz. Gela honetan haurrek beraien burua zaintzen ikasten dute, baita gainontzeko pertsonak eta giroa errespetatzen eta zaintzen ere. Adin nahasketa honek aberastasun handia ekartzen dio giroari. Gazteenek nagusiagoei begiratzen dietete eta  hauek egiten dutenaz ikasi egiten dute, imitazioaren bidez. Nagusiagoak diren haurrentzat ere positiboa da gazteenei laguntzea, izan ere, modu honetan hobeto barneratu dezakete ikasitakoa.

Guztia ingurugiro hirueledun (Euskara, Ingelera, Gaztelania) batean. Guzti hau baratze eta animali zaintzak aberasturik gela barnean. Egunero gurasoekin hitz eginez, mugimenduan, artea eta musika ere egunero landuz.

Izango den gizakiaren oinarriak sasoi honetan garatzen dira.

Mugimendua ezinbestekoa da, haurren eskuen gaitasuna buruaren garapenari loturik bait dagoMusikarekin lotura duen gisa,  artea ere arlo ezberdinetan ikasgelan zein kanpoan… 

Haurren elkartean egun bat.

“Eskua gogoaren lantresna da.”

escuela-infantil-montessori-gasteiz-vitoria-school
null
Montessori Vitoria-Gasteiz-en egun bat
9:00-9:15

Lasaitasunez sartu, oinetako erosoak jarri.

9:15-11:00

Gai ezberdinekin esperimentatzen hasi, arteaz (moztu, itsatsi, akuarela, buztina, etxeko plastilina), musika, hizkuntza, hamarretakoa prestatu, puzzleak, gelako liburutegia, egunero sukaldatu, ipuinak entzun, landareak zaindu, barne baratzea, loreak landatu, urezko jarduerekin dibertitu, yoga, denok batera hamaiketakoa agin, mahaia jarri, abestu, mugimenduzko ariketak

11:00-11:45

Kanpora irten, jolasak.

12:00-12:30

Bazkaltzeko mahaia prestatu, abestiak, errimak edo etxera joango direnak alde egiteko prestatu.

12:30-13:30

Bazkaria lasai asko, atsegin handiz, denok batera, gidariak umeekin gozatuz (denen artean mahaia prestatzen da, loreak mahai gainean, baskalostean dena batu…).

13:30-15:00

Kuluxka, lasaitasunera jo.

15:00-15:30

Ikasgelan esperimentatu gai ezberdinekin, artea, ebaki, collage, mugimendua, konposta eratu, gelako liburutegia… Etxera joan.

escuela-infantil-montessori-gasteiz-vitoria-school
null

Senitartekoekin egunero hitz egiten da, bada aldizkako gurasoentzako eskola bat, bertan gai jakinetaz mintzatuko gara, denon arteko iradokizunak.

Haurrari etxetik kanpo ikaskuntza bizipen bat eskeini nahi diogu, askatasun eta auto-irudi osasungarria sustatzeko, bai eta ikasketenganako jarrera positibo bat garatzeko ere.

Haur txikiek gela barnean lasaitasun eta segurtasuna ematen dioten askatasunerako “lagun iezadazu nik bakarrik egiten”, zein ordenarako (materialeak non diren jakin, adibidetzat dituen pertsona ezagunak edukitzea…) berezko joera dute.

Ekintzek beraien mugimendu gaitasunak garatzen dituzte: korrika egin, kaka egin, horman edo zuhaitzean gora egin, zerbaiti heldu, gauzen eskuztatzea, pintzelak… Beraien gorputzak kontrolatzeko gai izateak beraien buruak kontrolatzera daramatza, eta baita janzteko, jateko eta txukuntzeko independenteak izatera ere. Haurrek beste haur zein heldurekin elkarrekintza atsegin dute, askatasunaren bidez nork bere buruari laguntzeko gaitasunak garatzen dira musika, esperientzia eta adierazpen artistikoaren bitartez, eta egunero lorategian lan eginez bere fruitu eta barazkiak hazten ikusiko ditu ikasturte osoan zehar.

Afektu osasuntsu, egonkor eta seguru batez inguratuta etxean balego bezala sentitzen da haurra, materialekin lasai gozatzeko bere eguna gozagarri egiten duten heldu maitakorrekin. Hau da ikasgelan gertatzen dena, transformazio pertsonala!

pintando-montessori-vitoria-gasteiz-euskadi-escuela-infantil
pintando-montessori-vitoria-gasteiz-euskadi-escuela-infantil-musica
null
Ingurua honako arloetan sailkatuta dago

Elkarte eta garapen psiko-sensomotorea: mugimendua, altzariak tokiz aldatu, tartekatu, margoak sailkatu, pintza mugimendua.

Bizitza praktikoa: moztu, ontzi batetik bestera isuri, itsatsi, landareak zaindu, loretokiak prestatu, egunero sukaldatu (prestaketa, fruituak ebaki, arrautzak moztu, galletak egin, ogia…).

Dohain eta gizalege ariketak: gauzak eskatzen ikasi, adiskideekin harremantzen jakin, komunikatu.

Arte eta adierazpena: akuarelekin lan egin, masak,  haurrari musika ezberdinak entzuteko aukera ematen diogu. Beraiekin abestu eta dantza egiten dugu. Benetako edo imitaziozko musika tresnekin haurrak hauen izenak eta doinuak ikasten ditu.  Artearen alorrean haurrak margoak, lokatza edo etxeko plastilina erabiltzen ditu bere burua adierazteko.

Hizkuntza : Ahozkoa, ipuinak kontatu, begiratu, ahozko hizkuntza barneratu eta garatu. Hemen gertatzen da hizkuntza, hiztegia, sintaxia eta gramatikaren barneratzea.

Arlo hauetako ekintza bakoitzak haurrarengan jarraipen logiko bat lortzea dakar eta honek ordenari, kontzentrazioari eta oroimenari laguntzen die; bere buruaren eta ingurugiroaren zaintza sustatzen ditu; eta askatasuna, segurtasuna, norbereganako maitasuna eta bere buruarekiko eta besteekiko begirunea sustatzen ditu.

Haur Hezkuntzak, Montessori doktoreak aspaldi aurkitutakoa onartu du azkenean: sei urte baino gazteagoak diren haurrek itzelezko buru gaitasuna dute. Bizitza osoan behin bakarrik inguruko jakintzak ikasteko ahalmena dute bizitze hutsarekin.

“Gogo xurgatzaile” hau bere harmen mailaren gorenean dago bizitzaren lehen sei urteetan, nortasuna finkatzen den bitartean. Haurren elkarteako egitasmoak ez du soilik haurren ezagutza, askatasuna eta beraien gaitasun propioetan konfidantza hobetzen, bizi osorako oinarriak ere ezartzen ditu.

pintando-montessori-vitoria-gasteiz-euskadi-escuela-infantil

“La educación comienza desde el nacimiento. Los primeros años de vida son fundamentales, ya que es cuando se forma la personalidad del niño, se forman los cimientos y desarrolla su inteligencia. Esta es una introducción al Método Montessori, tanto para los padres como para el niño.”

MONTESSORI GELAK IKUSI ETA HAIETAZ GOZATZEKO BIDEOAK

null