DR. MARÍA MONTESSORI

Favicon de Montessori en Vitoria-Gasteiz para niños y niñas de todas las edades en Pais Vasco

Maria Montessori 1870ean  jaio zen, Chiaravallen, Italian. 1896an, Italian ere, Erromako Unibertsitatean  Medikuntza ikasketak burutzea lortu zuen lehenengotako emakumea izan zen. Ondoren, Antropologia eta Pedagogia ikasketak egin zituen. Sendagilea zela, Montessori doktoreak umeekin egin zuen lan, haien garapenaren gakoak argitzea helburu zuelarik. Lan zehatz horretan hainbat urtez aritu ondoren, zera ondorioztatu zuen: umeek inguruarekiko harremanetan aukeratu eta erabaki beharraz beren nortasuna eraikitzen dutela. Gertutik behatu zituen umeak, eta haien ikasteko era, ingurua eta Montessorik berak garatutako materialekiko interakzioari erreparatu zien.

Materialok umeek ahaleginak eginez eta esplorazioaren bitartez beren kasa ikas zezaten diseinatu zituen. Montessorik ateratako ondorioak biologian, psikiatrian eta antropologian oinarrituta daude, eta ohiko hezkuntzatik harago eginiko ikuspuntu aberasgarria bihurtu ziren.

1909an Montessori gida izateko lehendabiziko ikastaroa burutu zen. 1912an, Alexander Graham Bell eta honen alabak Estatu Batuetako aurreneko “Haurren etxea” ireki zuten. Maria Montessori bertan lan egitera gonbidatu zuten. Metodologiak gorakada handia bizi izan zuen, besteak beste, American Montessori Association sortu zen, Graham Bell, emaztea eta Margaret Wilson buru zituelarik. 1915ean Nazioarteko Batzarra egin zuten, Erroman.

1915ean munduaren arreta lortzen du, “kristalezko etxea” izeneko  lana aurkeztuta Panama-Pacific International Exhibition (San Francisco) erakusketan. Estatu Batuetara egindako bigarren bisitaldi horretan irakasleak trebatu ere egin zituen, eta “Kindergarten Union” izeneko  Heziketarako Elkarte Nazionalaren urteroko batzarrak zuzendu zituen. Montessori San Franciscora ekarri zutenen artean Margaret Wilson zegoen, Woodrow Wilson presidentearen alaba.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva

“Nekea ez da lanaren ondorioa, lana gaizki egitearena baizik. Haur bat zeregin batean murgildu eta nekatzen ez denean erakusten digu energia latente neurtezinak ditugula. Indarrari exijitzen diogun lana da nekarazten diguna. Baina norberak lana modu espiritualean asimilatu badezake, hau da, espiritua nolabait asebetetzen duen lana, orduan jolas batean bihurtzen da eta norbera indartsu, pozik eta deskantsatuta sentitzen da…”

Espainiarekiko Harremana

1913 Montessori pedagogia Katalunian ezagutzen da, Joan Palau i Veraren eskutik.
1914 Aldundiak antolatutako Udako Ikastaroetan metodoa aurrenekoz irakasten da.
1915 Bartzelonako lehendabiziko Casa del Bambini (casa de nens) sortzen da. Montessoriren eskuineko eskuak, Anna Maccheroni maistrak, zuzenduta. Gaztelaniaz idatzitako lehendabiziko liburuak argitaratzen dira (Palau i Verak itzulitakoak). Besteak beste: “Pedagogia zientifikoaren metodoa”, “Montessori pedagogiaren gidaliburu praktikoa”. 1915erako badira Bartzelonan dagoeneko 15 Montessori eskola, Montessorik berak antolatuak.
1916-1917 Nazioarteko Hirugarren Montessori ikastaroa antolatzen da, metodoa oinarrizko eskolan nola erabiltzera bideratuta. Espainiako gobernuak Montessori doktorea Bartzelonako Ikerketa Zentru bat inauguratzera gonbidatzen du.
1818 Bartzelonako Aldundiko Hezkuntza laborategi-mintegiko zuzendari izendatu zuten. Metodoa zabaltzera joanda, Estatu Batuetatik itzuli berria zen. Metodoak proposatutakoa berehala onartu eta zabaltzen da Europa eta Estatu Batuetan zehar.
1924 Primo de Riveraren diktadura-garaia hasten da. Bartzelonako Aldundiaren Escuela Montessoriana itxi egiten dute.  Bien bitartean, Europako hainbat herrialdetan eta Estatu Batuetako makina bat hiritan  metodoaren zabalkuntzak eta erabilerak  jarraitzen dute.
1930 Ia Katalunia osoan metodoaren erabilera berpiztu egiten da indar handiz. Gerra zibila baino lehen, eskola publiko montessoriano ugari zeuden: Bartzelona, San Cugat, Sabadell, Martorell, Mataró, Igualada, Girona, Tarragona, Villafranca del Penedés, besteak beste.

Orduz geroztik, ikerketa lanaren zati handi bat Espainian garatzen du, Bartzelonan etxea zuelarik. 1929an Espainian Montessori Nazioarteko Elkartea (AMI) sortzen du, bere ondarea babesteko arduradun bihurtuta. Italiako diktaduratik ihesi, behin betiko Bartzelonan hartu zuen babesa; 1933an, Montessori doktoreak uko egin zion Mussoliniren agindupetan lan egiten jarraitzeari.

Espainiako estatuan, Montessori eskolak 70 baino gehiago izatera iritsi dira.

Espainiako gerra zibilaren hasieran, Montessori doktorea Espainiatik ateratzen da 1936an: AMIren Holandako egoitzara lehendabizi, eta Indiara ondoren. Indiako Elkarte Teosofokoak gonbidatu zuen, eta han Gandhi eta Rabindranath Tagorerekin harreman epistolarrak izan zituen.

Bigarren Mundu gerra bukatzean, Maria Holandara itzultzen da, eta bere ideiak birzabaltzeari ekiten dio. Une honetan nazioarteko mailara heltzen da mugimenduaren zabalkuntza. Maria Montessorik behaketak egiten jarraitu zuen bizitza osoan, eta haien bitartez, umearen garapenean eta pedagogian sakondu ahal izan zuen, 1952 zendu zen arte.

Nobel Sarirako proposatu zuten 1949, 1950 eta 1951n. Garaiko buru argienen arreta eta miresmena lortu zituen, hala nola Thomas Edison, Alexander Graham Bell, Rabindranath Tagore eta Mohandas Gandhi.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva

MARIA MONTESSORIREN BIZITZAREN INGURUKO FILMA

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva