MONTESSORI PEDAGOGIA

Favicon de Montessori en Vitoria-Gasteiz para niños y niñas de todas las edades en Pais Vasco

Montessori pedagogia

Montessori Vitoria-Gasteiz, Gasteizen egokituriko nazioarteko eskola eleanitz eta laikoa da.

Hezkuntza egitasmoa haur bakoitzaren garapenari so egiten dion Montessori pedagogian oinarritzen dugu, bertan harreman positiboa, elkarlana, partehartzea, enpatia, tolerantzia, konfidantza eta izadiarenganako maitasuna sustatzen ditugularik. Inguru zihur eta suspertzailea eskaintzen diogu umeari partehartze aktibora jotzeko bidea zabalduz bere ahalmen guztiak landu ditzan aurkikuntzak eginez, zentzumenak esnatu eta irudimena askatuz, ikasketengan zirrara berreskuratuaz.

Matrikulazio epeak irekita ditugu 2017ko urtarrilerako eta baita irailerako ere, 1 eta 3 urteko haurrentzat nahiz 3 eta 6 urtekoentzat.

Izen emateak Onarpenak eta tasak.

Maria Montessori Dr.ak irudikatutako Montessori pedagogiak ehun urte baino gehiago daramatza jardunean mundu mailan zabalduen dagoen pedagogia izanik.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva
null

Pedagogia Zientifikoa da, umearen ezagutzan oinarritua bere ahalmenetan, askatasuna sustatzean, barne baloreak, autoestimua bilatuz, norbere buraren garapena, eginez ikasiz…

Filosofia honen muinean dago haurrak bere gaitasun eta balioak hobeto garatu ahal izateko ikasketarako inguru apropos bat behar-beharrekoa dela.

Montessori Metodoa ez da ikasketa metodo soila, bizi filosofia baizik. Giza garapena prozesu osotzat hartzen du. Ezagutu, errespetatu eta harmoniaz garatuz gero, bere kabuz eta gizadiarentzako lan egiteko gai den GIZAKI oso bat esnarazten lagunduko diogu.

Horretarako ezinbesteko hiru osagai behar dira:

 Prestatuta dagoen gune bat: Montessori materialaz eta umeen sasoi zein beharrei egokituriko altzariekin.

Gai den gidari heldua Montessori pedagogian trebatua, begirale ernea, planifikatzailea, sortzailea, eta ezagutzen maitalea.

Lan ingurunea askatasunean, erantzukizunean eta errespetuan oinarritua.

Montessori filosofian ikasleak ezagutza eta ikasketa prozesuan partehartze aktiboa izatea bilatzen da. Ikasleak modu aktiboan garatuz gero, gizaki burutsu, analitiko, ekintzaile eta bere gizarte inguruarekin partehartzailea izango da.

Umea heztea ez da “erakustea”, bere burua modu aske, arduratsu eta aktiboan hezteko prestaturik dagoen ingurune apropos batez ornitzea baizik.

Zer dute haurrek Montessori ikasgela batean irabaztekorik? Beraiek hasten dute irakurketa, matematika, zientziak, hizkuntza, geometria, historia eta geografia -jakin beharreko gaiak-, baina jakintza hauek beraien ikasteko desioengatik barneratzen dituzte, beraien pasioei jarraituz eta ideien eta gaien arteko loturak eginez. Oso gutxitan ikasten du irakasleari entzute soilarekin edo testu liburu bat irakurtze hutsarekin.

creatividad-Montessori-vitoria-gasteiz-escuela-infantil
montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva
null

Montessori gunea eta inguruak umeenak dira eta beraien beharretara egokituak daude. Alor ezberdinetako ikaskuntza barne hartzen duten tresneriaz horniturik: bizitza praktikoa, zentzumenekoa, hizkuntza, matematika, historia, geografia etab. Tresnok jarraipen logiko batez ordenaturik daude, modu honetan umeak egun ikasi beharrekoan eta etorkizunean ikasi beharrekora bideraturik daude berezkoa duen jarraipena beteaz. Gela ezberdinetan banatzen dira, ikasleak hiru adin ezberdinetan nahasita daude.

GUNEA ADINA
Haur elkartea 1 etik 2’5- 3 urtera
Umeen etxea 3tik 6urtera
I Lantegia 6tik 9 urtera
II Lantegia 9tik 12 urtera
III Lantegia 12tik 15 urtera (bigarren hezkuntza)
IV Lantegia 15etik 18 urtera (batxilergoa)

Montessori ingurua haurrena da: beraiek zaintzen dute, ordena mantentzeaz arduratzen dira, zaindu eta errespetatu egiten dute. Denbora guztian gai direla eta egin dezaketela ikustarazten zaie.

Haurrak gaur ikasten duenak etorkizunerako balioko dio. Erabiltzen duen tresna bakoitzak, zeharka, etorkizunean erabiliko dituen tresnetara bideratzen du. Eskola dinamikan haurtzaro garatuan eskatuko zaizkion formula matematiko konplexuak zentzumenez eta modu praktikoan ikasten ditu txikitatik.

Tresneria, gainera, haurrak lan egin eta irtenbideak aurkitzeko diseinaturik dago: horrek une arrakastatsu etengabeak sentiarazten dizkio ikasleari, bere autoestimua eta gehiago ikasteko nahia ugalduz.

Behin gidari-helduak lan egiteko tresneria aurkeztu ondoren bere kabuz lan egiteko unea da, umeak zer egingo duen  erabakitzen duelarik, bai eta kontzentrazioa osoa lortuz. Haurra denbora guztian hemen eta orainean dago, kontzentraturik, bere ekintzaz gozatuz adiskiderik epaitu gabe.

Une hauek, ikasgelan igarotzen diren orduek, konexio neuronalak sortarazten dituzte, bakarrak, gogoeta egiten gaudenean gertatzen den antzera, inguruan gertatzen ari den guztiaz konturatzen garelarik. Montessori Doktoreak duela  ehun urte esan zuen haurrei begiratuta “umeaz fiaturik zer lan egin hautatzen duenean eta gainera inork ez gogaitarazi gabe kontzentratzen uzten badiogu lana eten gabe , kontzentrazio (gogoeta, begiespen) epea agertzen da, freskaturik eta besteenganako ontasunez betea gertatzen dela ikusi zuen. Ontasuna eta errukia umeek berezkoak dituzte, balio hauek ez dute  irakatsiak izan beharrik, baina bai babestuak.

Bere ikasgeletan egindako lan guztiagatik hiru alditan Bakearen Nobel saria jasitzeko hautagaia izan zen Maria Montessori. Gaur egun neurozientziak ere teoria hau berretsi du.

creatividad-Montessori-vitoria-gasteiz-escuela-infantil
montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva
montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva
null

BALIOETAN HEZI

Hezkuntzako garrantzitsuena ume bekoitzaren izatea da. Hezkuntzak beraien nortasuna eratzeko formakuntza eman behar die, horretarako haurren sentimendu eta ekintzak, ideiak moldatuz eta itxuratuz jarrera eta balioak sustatu behar dira. Balioek hazten laguntzeaz gain gizakiaren dohai guztien garapen orekatua dakarte.

Maitasuna eta balioak jarrera eta ereduaren bidez hitzez baino hobeto helarazten dira .

Beharrezkoa da ikastea, balioak bizi osoan izango bait ditugu .

Norbera nolakoa den jakiten ikasi, norbere sentimenduek zer esan nahi duten, nola ulertarazten jakin eta nola besteak ulertu.

Entzuten ikasi, gertu egoten, tolerantea izaten, besteekin jolasten, la egiten, irabazten eta galtzen, erabakiak hartzen…

Pertsonen arteko harremanen gaitasunetarako hasierako adinak oinarrizkoak dira. Segurtasun, askatasun eta autoestimu gaitasunak sortarazteko garapena ezinbestekoa da, era bateko pertsona izatera iritsi daitezen.

Lau balio gako

Autoestimua: maitatua sentitzen bada bere burua onartuko du eta baita besteak maitatu ere.

Jasanberatasuna: errespetua ezinbestekoa da elkarbizitzarako.

Erantzunkisuna: irmotasuna, eskuzabaltasuna, zintzotasuna.

Elkartasuna: denon ongizatea norberarenaren gainetik, elkarlana.

Gabriel-Garcia-Marquez-Montessori-vitoria-gasteiz-escuela-infantil
montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva

OSPETSUAK-DEFENDATZAILEAK

null
Munduan badira 23.000 Montessori eskola baino gehiago. Mundu mailan zabalduen dagoen pedagogia mota da. Hego Euskal Herrian bada beste Montessori gune bat, Bizkaia Montessori gunea, horrez gain estatu espainiarrean badira Montessori gune batzuk ere duela hamarkada batzuetatik: Montessori Palau Gironan, Madrid Montessori school, Valencia Montessori School, Montessori Logroño, Montessori Murcia, Montessori Zaragoza, Montessori Malaga, Montessori Alacant… urterik urte ugaritzen doaz.

Gaur egungo pertsona argi eta sormen handiko ugari Montessori eskoletan hezitako haurrak dira

Imagen de Larry Page y Sergey Brin son los fundadores de Google y alumnos de la escuela Montessori

Larry Page & Sergey Brin-Fundadores de Google

Imagen de Will Wright es el creador de Sims y alumno Montessori

Will Wright – Creador de “The Sims”

Imagen de Anne Frank es famosa por el diario de segunda guerra mundial y alumna de Montessori

Anne Frank – Famoso diario de la Segunda Guerra Mundial

imagen de Sean Combs tambien conocido com Puff Daddy es un productor de musica y emprendedor ademas de ser un alumno de Montessori

Sean “Puff Daddy”Combs – Music productor/emprendedor

Imagen de Jeff Bezos es el fundador y CEO de Amazon.com y alumno de la escuela Montessori

Jeff Bezos-Fundador & CEO of Amazon.com

Imagen de Prince William y Prince Harry de la familia real Britanica son alumnos de Montessori

Principe William and Principe Harry-Familia Real Británica

Imagen de David Blaine es famoso mundialmente como uno de los grandes magos de la historia y es un alumno de Montessori

David Blaine-Mago

Imagen de T Barry Brazelton es un conocido pediatra y autor y alumno Montessori

T. Berry BrazeltonConocido pediatra/autor

Imagen de Dakota Fanning es Actriz y alumna de Montessori

Dakota Fanning-Actriz

Imagen de Peter Drucker es el Padre de Modern Management y alumno de Montessori

Peter Drucker-El padre de “modern management”

Imagen de Katherine Graham es la dueña editora de Washington Post y alumna de Montessori Shool

Katherine Graham-Dueña/Editora del Washington Post

Gabriel-Garcia-Marquez-Montessori

Gabriel Garcia Marquez-Ganador del premio Nobel de literatura

Imagen de Melissa Gilbert es una actriz y presidenta de SAG y alumna de Montessori.

Melissa Gilbert-Actriz, presidenta de SAG

Imagen de Helen Hunt es actriz de Hollywood y alumna de Montessori

Helen Hunt-Actriz

Una imagen de Jacqueline Bouvier Kennedy es una editora. Tambien fue primera dama de los estados unidos ademas de ser alumna de Montessori

Jacqueline Bouvier Kennedy Onassis-Editora, primera dama de EE.UU.

Imagen de Jimmy Wales es el fundador de Wikipedia y alumno de Montessori

Jimmy Wales-Fundador de Wikipedia

Imagen de Julia Child es Chef y Autora y alumna de Montessori

Julia Child-Chef & Autora

Imagen de Dipangkorn Rasmijoti es el Principe de Tailandia y alumno de Montessori

Dipangkorn Rasmijoti-Príncipe de Tailandia

DEFENSORES

Favicon de Montessori en Vitoria-Gasteiz para niños y niñas de todas las edades en Pais Vasco
Imagen de una defensora llamada Alice Waters es una restaurateur y autora ademas de ser una profesora formada de Montessori

Alice Waters-Restaurateur Chez Panise, author and Trained Montessori teacher

escuela-infantil-montessori-gasteiz-vitoria-school-Thomas Edison

Thomas Edison-Scientist, Inventor And founder of a Montessori School

Erik-Erikson-Montessori

Erik Eikson-Noted Anthropologist, author and Trained Montessori teacher

Una imagen de Rogers es un presentador de programas de television para niños y ñinas y un defensor importante de Montessori educacion

Mister Rogers-Children’s television personality and strong supporter of Montessori education

Jean-Piaget-montessori

Jean Piaget-Noted Swiss psichologistand head of the Swiss montessori Society