LEHEN HEZKUNTZA

Favicon de Montessori en Vitoria-Gasteiz para niños y niñas de todas las edades en Pais Vasco
-manipulativas-montessori-gasteiz-vitoria

ETAPA DEL RAZONAMIENTO, DE LA IMAGINACIÓN Y DEL DESARROLLO INTELECTUAL Y MORAL

manipulativas-montessori-gasteiz-vitoria

Arrazoiketa, irudimena eta garapen intelektual eta moralaren aroa

Montessorik oinarritutako pedagogia berriztagarritik, Lehen Hezkuntzan, ikasle bakoitzaz banaka arduratzen da, ahalmenak eta ikasketa moduak errespetatuz gaitasunak sustatuaz, norbere burauarengan konfidantza indartuz eta askatasun eta erabakiak hartzeko joera bultzatzen. Pedagogia honek sorkuntza, aitzindaritza eta taldelan gaitasunen garatzea dakar.

Helburu hauek lortzeko azpiegitura egokiak ditugu: jatorrizko eta berezko diseinuak dituzten ikasgela handi eta zabalak. Aro honetan hiru hizkuntza lantzen dira: Euskara, Ingelera eta Gaztelera, trebatutako irakasleekin.

Haurrak Montessori inguru eta ikasgela bat ezagutzea gomendatzen da, gelatik Haurren Etxera igotzea, autonomia, askatasuna eta ekimena bultzatzen diren giro batetan hazia izan delako eta lehendik hartutako ezagutzekin datorrenez gelaz eta erronkez aldatzea atseginez hartuko duelako.

6 eta 12 urte bitarteko haurra arrazoimen, irudimen, kultura barneratzearen eta adimenaren eta moralaren garapeneko aroan bizi da.

Prestaturiko giroa: Montessori tresneridun gela zabalak, laborategia (esperimentuak, mikroskopioa…), ezagutzaren sail orotara iristeko aukera ematen duten tresneri interaktibo ugaria eta hezkuntza zein norberaren izatea garatu ahal izateko gune bereiztuak dauzka, era berean lorategia, baratza eta irteera kulturalen bidez munduaren ibilera ulertuko den eskola ingurua eta benetako gizartea, gune honen zati dira.

Haurraren lanak: inguruaren esperimentatze eta miatzean oinarrituta, aurkezturiko eragiketen, eta hauen hedaduren, taldeka zein bakarka betetzean datza, aitzindaritzaren oinarri diren ekimena, askatasuna eta sorkuntza garatuz.

Haurrak paraleloki hiru hizkuntzekin egingo du lan (Euskara, Ingelera eta Gaztelera).

Helduaren eginkizunak: beharrezkoa den giroa diseinatu zein prestatzea, eredu izatea, ikasleari hizkuntzak barneatzen laguntzea eta denbora uztea. Lehen Hezkuntzako irakaslearen beste zeregin batzuk ikaslea bizipenez eta haurraren jakin minaren arabera ezagutzaren alor ahalik eta zabalenak ezagutzeko aukerez ornitzea dira, talde lana eta gizarte garapena nahiz garapen morala erraztuz, bai eta banakako arreta zainduz.

Ebaluaketa jarraia da, ikasle bakoitza egunero eta astero bere gidarekin elkartzen da astea antolatu eta ikasitakoa ikusi, bere garapena aztertu, dakiena erakutsi eta zalantzak asetzeko.

Lehen hezkuntzako curriculuma eta bete hedapenak:  Lehen Hekuntzako currriculuma 6 eta 12 urteko umeen ezaugarrietan oinarritzen da, kultura barneratu eta adimena zein morala garatzeko irrikitan daudelarik. Montessori pedagogian oinarrituta dagoen pedagogia honek ezagutzaren sail guztiak barneratzen eta jakintzak elkartzen dituen ikaslearen interesen araberako irakasteko modua dakar. Montessori doktoreak “Hezkuntza Kosmiko” esan zion curriculumaren ikuspegi orokor honi, umeak mundu guztia ezautzeko interes eta beharra sentitzen duelako ingurua aztertzeko gidoi argi baten bidez.

Egitasmo hau lortu ahal izateko ikasleek lan saio trinkoa dute, erritmo bakoitza errespetatuz, norbere asmoak aratu eta alor ezberdinak miatu ditzaten, hala, programa ofizialen eskakizunak bermatzen dituzten sorkuntzaren garapena, ekimena eta norbere askatasuna gertatzen dira.

Prestatutako giroak eta helduaren eginkizunak, montessorik garatutako edo geure sortzezko tresnen aurkezpenen bidez, ikaslearen lana elikatzen dute. Ikasleak zein ekintza garatuko duen hauta dezake eta errepikapenen bidez bere burua eraikitzea lortuko du. Arlo bakoitzeko helburuak benetan dira asmo handikoak, sail orori aberastasun handiagoa emanez, haur bakoitzaren heziketan laguntzen duten bizipenez beteta Montessori doktoreak “normalizazio” zeritzona, gaur egun nork bere buruaren kontrola eta bere eta gizartearen erantzukizuna izatea litzateke.

Lehen Hezkuntzan lantzen diren hizkuntzak Euskara, Ingelera eta Gaztelera dira, hirurak metodo berbera jarraituz lantzen dira ama hizkuntzaren teoriaren haritik, honela, ikasleek eragiketa baliokideak ebazten dituzte hizkuntza baten ezagutzak besteenak ezar ditzaketelarik. Hizkuntza hauek eskola bizitzan hedadura hizkuntz gisara erabiliaz hirurak maila baliokidean erabiltzea lortzen da.

Hezkuntza Kosmikoaren beharra babestuz Lehen Hezkuntzako goi zikloko ikasleek nazioarteko ekintzetan parte hartzeko aukera dute Montessori Model of United Nations (MMUN) delakoarekin. Honek, gazteen kultura garapenari erantzunez, errealitatearen begirada unibertsala ekarriko die herri askotako ikasleekin harremantzen diren bitartean.

Etapa bakoitzaren ondareak: beraien norbanako erantzunkizunean nahiz  sozialean datza gizadiaren onuran pentsatuz, arlo guztietarako eskatzen den maila eskuratuz gero Bigarren Hezkuntzan ezagutza hedatzea lortuko du.