HEZIKETA-PROIEKTUA

Favicon de Montessori en Vitoria-Gasteiz para niños y niñas de todas las edades en Pais Vasco

Montessori pedagogian oinarrituta dagoen gure heziketa proiektua aldaketa bat sortzera eta gizarteari ekarpen bat egitera zuzenduta dago buruz ikastetik urruntzen duen ikaskuntza sistema baten bitartez, ahalmen sortzailea  duelarik.

Montessori pedagogia landuko dugu bere esentzia osoarekin, ikasgela oso baten printzipioei jarraituz, adin ezberdinak nahastuta, haurraren galderei erantzunak emanez modu zientifikoan, Montessori formakuntza eta esperientzia duen jendearekin.  Kanpoko espazioak ere garrantzia dauka , hau beharrezkoa izanik garapenerako eta autonomiaz, autoestimuz eta mugimenduarekin hazteko.

Montessori Vitoria-Gasteiz-eko talde osoak heziketa formakuntza dauka, Montessori formakuntza Asociación Montessori Internacional– en bitartez, gu bertako kide garelarik, eta baita  Asociación Montessori Española-ko kide ere.

Montessori Vitoria-Gasteiz-eko ikasgelan beti egiten da lan bikote pedagogikoan, egun osoan euskara eta ingelera presente daudelarik. Ikasgelan haurrak hizkuntza biak modu naturalean entzuten ditu, ingeleraz gozatuz, modu aktiboan, ahozkatuz eta jolasen bidez ikasiz.

3-6urteko gelatik hasita ikasgai guztiak euskaraz eta ingeleraz azaltzen dira eta horrez gain gaztelera ere erabiltzen da hizkuntza eta matematikako alorretan, kontzeptuak azaltzeko, hiztegi zientifikoa (landarearen atalak, zuhaitz baten atalak, harkaitz motak, gramatika, geografia, banderak, geometria…) aipatutako hiru hizkuntzetan. Hizkuntzak modu praktikoan lantzen dira eta ikasleek egunero hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzten ingurune batean.

Heziketa ez da irakasleak irakasten duena, baizik eta haur bakoitzak garatzen duen prozesu naturala. Modu honetan emaitz harrigarriak lortzen dira haurrak ez bait du ikasten buruz, baizik eta gauzen zergatia daki, nola burutzen diren, ikasteko modu berriak sortzen ditu.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva
null

IRAKASLEGOA-GIDAK

Irakaslegoa, heziketa esperientzia zabalarekin, Montessori pedagogian formatuta AMI (Nazioarteko Montessori Elkartea)-ren bitartez, behaketan trebatuta dago eta haurraren garapeneko etapa bakoitza ezagutzen du: nola ikasten duen eta nola berarengan konfidantza izan beharrezkoa denean soilik esku hartzeko.

Irakasle-gidak haurrekin duen harremanak lortzen du burmuinak behar duen ingurumen segurua ikasteko, beldurrik gabe galdetzeko, bere lan-erritmoa errespetatzeko eta askatasunez adierazteko .

Montessori pedagogian irakasle-gidak, ikasleak eta inguruneak ikaskuntza triangelu bat osatzen dute.

Gidak gela prestatzen du independentzia sustatzeko: askatasuna muga batzuekin eta ordenaren zentzua.  Ikaslea, aukeraketa indibidualaren bitartez, inguruneak eskeintzen dionaz baliatzen da bere kabuz garatzeko, irakaslea aintzat hartuz laguntza edo aholkua behar izanez gero.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva
null

HEZIKETA ESKAINTZA

EGUNGOA (2016-2017)

 Montessori heziketako ziklo guztiak eskeintzeko proiektu desberdin bat, dagozkion ingurune, gida eta jarduerekin erabateko garapena lortzeko. 

Gelak:10-18 hilabete,  18 hilabetetik 3 urtera eta 3tik-6 urtera.

2017ko irailean Lehen Hezkuntza eskeiniko dugu.

Inguruneko xehetasun guztiak zaindu ditugu, materialak barne, eta AMI titulazioa duten gida elebidunak ditugu.  Haurrentzako %100 montessori ikaskuntza gunea.

DATORRENA (2017-2018)

Goi-mailako zikloak ezartzeko lanean ari gara, Lehen Hezkuntzarekin hasi eta hortik gorako ziklo guztiak formakuntza prozesu osoa eskeini ahal izateko, Maria Montessoriren printzipioei %100ean jarraituz 2017-2018 kurtsorako. 

Heziketa ziklo guztiak eskeini nahi ditugu, adin-taldeka, kurtso bakoitzean adin tarteetako haurrak egongo dira, hau da, haur guztiek ez dute adin berdina. Honen ondorioz, txikienek nagusiengandik ikasten dute eta nagusiak baliagarri sentituko dira beraien ezagupenak ikaskide txikiekin elkarbanatu ahal izango dituztelako.

Guretzat heziketa bukaerara arte iristen da. Gure helburua %100ean Montessori den ikastetxe bat sortzea da, ziklo bakoitzerako gela eta materialekin.

montessori-vitoria-escuela-gasteiz-infantil-calidad-comunicacion-asertiva
null

EMAITZEN EBALUAKETA

Batzuetan emaitzak nabariak dira, haurrek bilakaera izaten dute ingurunea eta metodologia gustoko dituztelako. Montessori esperientzia bizi izan duenak malenkoliaz eta esker onez gogoratzen ditu garai haiek heziketa esperientzia zoriontsu bat bizi izanagatik.

Gurasoentzat elkarrizketa pribatu eta zuzenak egiten ditugu gidekin  eta haur bakoitzaren ardura daukan irakaslearekin. Elkarrizketa pertsonalak nahiz taldekako batzarrak egiten ditugu  famili guztiak presente egon daitezen eta gure proiektuaren partaide izan daitezen, beraien iritziak elkarbanatuz eta zalantzak argituz proiektua aberasteko.